Digitalak enpresari entrebista

  • Izena: JOSU ERGUIN
  • Zeintzuk  dira momentu honetan esku artean dituzuen proiektuak?

Proiektu ugari ditugu esku artean, batzuk hasi berriak, besteak prozesuaren erdian, eta beste hainbat amaitzear. Bakarren bat aipatzearren Euskadiko Kutxak bere 50. Urteurrena ospatzeko egingo duen ikus-entzunezkoa. DIPCk (Donostia International Phisics Centrek) urtemuga borobila du. 10 urte betetzen ditu eta antolatuko duten kongresurako hainbat lan prestatzen ari gara, eta euren IPTVan jartzen guztiontzat eskuragarri egon daitezen.  Amaitutakoen artean, 2009an telebista kate pribatu guztiek eskaini zuten azken spotaren ekoizpena egin genuen, edo eta oraintsu, KELERerrek bere kanpaina egiteko aurkeztu duena.

  • Edozein proiektu egiterako momentuan, kontutan izaten al dituzue komunikazio sektorean lan egiten duten pertsonen iritzi eta nahiak? Komunikatzaileekin elkarlanean aritzen al zarete?

Gu ere komunikazioaren sektoreko kide gara. Gure lana, besteak beste, komunikatzea da. Zalantzarik gabe beharrezkoa da komunikatzaileekin elkarlanean aritzea.  Eiken ikuzentzunezkoen klusterreko kide gara hasiera hasieratik, eta zuzenean komunikabideekin dugun harremanaz gain, gure lanean ardatz da Eikeneko kideekin aurrera daramagun lankidetza.

  • 20 urte daramatzazue lan eta lan? Ba al dago lan mundu honetan erlaxatzeko momenturik?

Ez. Hau etengabeko lana da. Ekoitzi, sortu eta berritu dira gure helburuak eta arlo horietan gauzak ongi egin nahi badira, lanak ez du inoiz etenik. 20 urte baino gehiago dira lanean hasi ginenetik eta denbora honetan guztian ez dugu atsedenik hartu. Erlaxatzea atzean geratzearen sinonimo da gure ikusentzunezko alor honetan.

  360 PROEIKTUA

  • Zertan datza 360 izena duen proiektu hori?

Espezifikazio teknikoetan sartu gabe, eta xume eta argi esanda zera da 360ko bideoa: aldi berean norabide guztietako irudiak eskaintzen dituen bideoa. Irudiaz gain, audioa jasotzen du eta GPS kokapen datuak ere bai.

  • Euskadin lehenengoak izan zarete, Espainian ba al dago besterik? Eta Europan?

Euskadin lehenengoak. Penintsulan ere bai. Europan beste pare bat enpresek eskaintzen  dute 360ko bideoak egiteko aukera.

  • Guztiz berritzailea den gailua da, ze etorkizun aurreikusten diozue? Gailu hau erabiliz, ze proiektu berri dituzue?

Interneten erabilera zabaltzen doan heinean zabalduko da ere bideo hauen etorkizuna. Pixkanaka ari gara bidea egiten, eta hasi besterik ez gara egin. Bide luzea dute eta eskaintzen dituen aukerak apartak dira.

Proiektuei dagokienez, aipagarrienen artean dago Madrilen egin berri duguna. Gran Viaren 100. Urteurrenaren ospakizunerako, kale osoa grabatu dugu kamara esferikoarekin. Kalea goitik behera, eta bertako gune eta denda garrantzitsuenak ere bai. Laster izango dugu aukera, ordenagailuaren bidez Madrilgo Gran Viatik paseoa egiteko, bertan egongo bagina bezala. Nahi dugun tokira begiratuz eta gehien gustatzen zaigun dendara sartuz. Baina Madril baino lehen, Gipuzkoako ondare diren toki gehientsuenak jasoak ditugu, eraikuntzak, paisaiak eta abar. Hurrengoa? Kanariar uharteetan bizikletaz paseo zoragarriak.

  • Zerk piztu zuen interesa zuengan?  Zergatik erabaki zenuten kamera berri horretan apustua egiteak?

Lehen aipatu bezala berritzea da gure helburuetako bat. Eta zer hau baino berriagorik? Apustua egitea erabaki genuen eta aurrera jarraitzen dugu.

  • Zertan datza kamera berezi hori? Ze berezitasun ditu beste kamera normal batekin alderatuz?

Kamera honek 11 lente ditu. 11 irudi grabatzen ditu aldi berean. Irudi horiek guztiak, ondoren, josi egiten dira. Bata bestearekin lotu irudi esferikoa lortuz. Ez hori bakarrik. GPSaren kokapen datuak ere jasotzen ditu irudiekin batera, beraz, jasotako irudi esferiko hori mapa batean kokatu dezakegu zehaztasun osoz.

  • Ze abantaila ekar ditzake produktu honek?

Ikuslearentzat dituen abantailak handiak dira. Orain arte, kameralariak edo errealizadoreak erabakitzen zuen zer zen ikusi beharrekoa, eta arreta non jarri behar zuen ikusleak. Orain ez. Ikusleak berak begiratuko du nahi duen tokira. Saguarekin jolastuz, ezker-eskuin, gora behera egin dezake.  ZuZeu albistari digitalarentzat esaterako mahai inguruak grabatu ditugu 360ko kamerarekin. Honela ikusleak aukera dezake nor begiratu nahi duen. Askotan unean uneko hizlaria baino interesgarriago izan daitekeelako, entzuten ari direnen aurpegiak ikustea. 360ºko bideoek ikusleari ematen dioten aukerek ez dute zerikusirik orain arteko sistema zurrunarekin.

  • Produktu eta zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzeak ze abantaila edo desabantaila ekarri dizkizue?

Hainbat bezerorekin harremana askoz ere zuzenagoa izateko aukera ematen du euskaraz aritzeak. Etengabe itzulpenetan aritu beharrik ez da. Lan guztia egiten dugu DIGITALAKen euskaraz. Euskaraz zerbitzua nahi duenari hala ematen diogu bere osotasunean. Desabantailarik ez du euskaraz lan egiteak. Gure lan tresna euskara izateak hala ere, ez du esan nahi, beste hizkuntzatan ekoizpenak egiten ez ditugunik. Ohituta gaude bereziki gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ikus-entzunezkoak sortzen.

  •  Gaur egungo digitalizazio prozesu honek aldaketa asko suposatu al dizkizue? Lan egiteko era aldatu egin al duzue?

Bai. Nahiz eta digitalizazioak ematen dituen aukerak apartak izan, formatu digital  estandarizatu bat ez egoteak arazoak sor ditzake. Egunetik egunera sortzen dira formatu berriak. Horrek noski, oso eguneratuta egotera behartzen gaitu.

  • Konpetentzia asko al duzue? Izanez gero, nondik dator gehienbat?

Konpetentzia asko. Eta geroz eta gehiago gainera. Gaur egun ia edonork egin dezake ikus-entzunezko lan bat. Ordenagailuaren aurrean jarri eta bideokamerarekin grabatutakoa editatzea geroz eta gauza arruntagoa da, apenas behar da ezer bideo bat egin ahal izateko. Konpetentzia horren aurka kalitatea da erabil daitekeen arma bakarra. Euskara gure lan eremu guztietan erabiltzen dugun moduan, kalitatea ere bermatzen dugu arlo guztietan. Eta zalantzarik gabe esperientzia ere bai. Nahiz eta lan talde gaztea dugun, ekoiztetxe honek lanean daramatzan 20 urteotan asko ikasi dugu, eta badakigu nola egi bilakatu gure bezeroek buruan duten ideia hori.

  •  3D produktuei ze etorkizun aurreikusten dizkiozue? Mundu horretan sartuko al zarete?

Noski baietz. 3 dimentsioak etxeetara iristen direnerako prest egongo gara.

  • 3D eta 360. Integratu al daitezke? Horrelako proiekturik ba al duzue?

Ez dute zerikusirik. 360 bideo inmersiboa da. Irudi guztiekin esfera bat sortzen dugu, 3 ardatzak behar dira horretarako, baina ezin da gaur egun 3D bezala ezagutzen dugunarekin lotu. Bi kasuetan erabiltzen dira 3 dimentsioak, 3 ardatzak baina emaitza erabat ezberdina  da.

  • Azoka ezberdinetan erakustaldiak egiten al dituzue? Zein izaten da horrelako leku batetan jarraitzen duzuen bidea? Hau da, ze erakusten duzue?

Irungo ABLAn egon ginen Otsailean, 360ko kameraren erakustaldia egiten. Hitzaldi bat eman genuen bideo esferikoen inguruan eta bertara hurbildu zen guztiak izan zuen aukera 360ko bideoekin “jolasteko”. Horrez gain, noski DIGITALAKek egiten dituen bestelako produktuak ere erakutsi genituen.

  • Azoka ezberdinetan egonda bazaudete eta bertako herrialde ezberdinen proiektuak ikusita, ze posiziotan aurkitzen da Euskal Herria teknologia horien inguruan hitz egiten badugu? Zein esango zenukete dela herrialde edo enpresa aurreratuena?

360ko teknologiaz ari bagara, zalantzarik gabe Euskal Herriko enpresarik aurreratuena gu gara. Beste inork ez du aukera hau eskaintzen. Gainontzeko teknologiak badira hizpide, oso zaila egiten zaigu galdera horri erantzutea. Konparazioak ez dira errazak, gauza batzuk oso ondo egiten dira toki batzuetan, baina akaso beste batzuetan huts egiten dute. Esparru oso zabala da ikus-entzuenezkoena eta ezin, ondo aztertu gabe aurreratuena edo hoberena zein den esan.

  • Nolakoa da Euskal Herriko komunikazio enpresen egoera?

Ez da ba komunikazio enpresentzat unerik egokiena. Krisiaren eragina oso nabaria da gure esparruan.

  • Zein tokiko influentziak dituzue?  Baldin badituzue behintzat

Lan talde zabala gara. Bakoitzak gauza ezberdinak ditu gustoko. Norberak bere influentziak ditu. Baina taldean egiten dugu lan eta batzuenak eta besteenak nahastuz gure estilo propioa dugula esango nuke.

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: