Bideo interaktiboak

Zaharrak dira gero liburu interaktiboak, zeintzuetan irakurleak hartzen dituen istorioaren inguruko erabakiak, norberak nahi duen bezala igaroko da eta pertsonaiak gure menpe daude. Hainbat filmetan izan dira telebista interaktibo baten sorreraren lehen pausotzat har daitezkeen antzezmen edota muntaiak. Pelikula horietan inspiratu dira lehen saiakerak aurrera eraman dituztenak, baina, denek topo egiten zuten oztopo berarekin, diruarekin.
Oso garestia da telebista batekin interaktibitate hori lortzeko tramankulua asmatzea, edota asmatuta balego, erabilgarri izatea, komandoak igorri eta ulertzeko. Beraz, saiakera gehiegirik ere ez da egin pena merezi ez delakoan. Baina, pentsaera hori guztiz erratutako ideia besterik ez da. Gaur egungo edozein etxetan badago aurrerapen horretarako zeharo prestatua dagoen tresna, ordenagailua. Ordenagailu batek erabiltzeko erraz errazak diren teklatu, sagu eta pantailaz osatua dago. Hiru tresna horiek nahikoak dira telebista edo bideo interaktibo batekin jardunean haritzeko. Argi utzi dute Julien Vallée diseinatzaile grafikoak eta Nicolas Burrows artista eta marrazkilariak.
Bideo interaktibo bat egiteko soilik ideia on bat eta denbora besterik ez direla behar erakutsi dute, eta horren erabilerarako ordenagailua besterik ez. Era oso manual batean egin dute bideoa eta edonoren esku utzi dute interneten sortu duten webgunean, benetan gomendagarria da hau bisitatzea, interaktibitate kontuan guztiz berritzaileak baitirelako. Hori bai, askorik ez duzue espero behar, esan bezala, era oso manualean egina baitago. Danse Dance da webgune hori eta benetan sinplea den arren bere edukiak itzelak dira.

Bideoa egitea hain da sinplea non youtuben, edonoren esku, utzi duten nola egin dutenaren azalpena. Aurretik esan bezala, beraiek izan dira kontu hauek egiteko dirua ez dela beharrezkoena, jarraian ikusiko duzuen bezala soilik denbora asko behar da. Film edota edizio kontuetan haritu izan den edonor, kapaz izan daiteke horrelako zerbait egiteko, eta bestela, ikus ezazue:

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: