Google Street View

Google Street View Google maps eta Google earth-en ezaugarri bat da zeinek irudi ia esferikoak eskaintzen dituen. Kalean zehar doan auto batek darama 360 gradutan argazkiak ateratzeko gai den tramankulu berezi hori. Martxan dagoela ateratzen ditu argazkiak, baina, hirietako txoko gehienak arakatzeko bezain beste kalitate dute. Proiektua jaio zenean, 2007ko maiatzaren 25ean, soilik Estatu Batuetako bost hiri eskaini ziren, geroztik, Europako, Asiako, Hegoamerikako eta Afrikako hainbat herrialdera zabaldu da.
Esan bezala, Google Street View-k bere menpe du hainbat autok osatzen duten flota, eta horiek ateratako argazki guztiak sateliteek ateratakoekin batera azaltzen dira errealitatearen kalko izanda. Horrezaz gain 2009ko bigarren erenetik Google-ek baditu triziklo txikiago batzuk kotxe bat helduko ez litzatekeen txokoetara ailegatzeko. Horrela parkeen, unibertsitateetako kanpusen, gune historikoen, oinezkoentzako kaleen eta gainontzekoen argazkiak lortzeko gai dira.
Bista horietan zehar saguarekin zein teklatuarekin nabiga daiteke. Azken bi urteetan nabigatzeko era tradizionalez aparte laser teknologian oinarritutako, eta azkarragoa den, irudietan zehar ibiltzeko era berri bat garatu dute.
Dena den, hona hemen Google Earth-en Strret View-a nola erabiltzen den azaltzeko tutoriala, ingelesez dago, baina pausuak jarraituz oso erraz ulertzen da. Tutorial honek baita Digitalak-en 360ºko bideoak ikusteko ere balio du, berdin maneiatzen baitira.

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: